XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diruaren gorabehera gogaikarri haiek berriro ere.

Keinu urduri batez adierazi zion Madamek miss Rosari bere arreta beste nonbaiten jarria zeukala: - Eta orain? Zuk bakarrik kontrolatzen al dituzu negozio guztiak? - Bai, bai....

Eta eskutan zeraman aparailua erakutsiz: - Nik bakarrik daukat gela honetarako sarrera.

Soinean daramat beti trastea....

Lotarakoan ere soinean eramango din honek trastea, seguru....

- Lotarakoan ere neronekin eramaten dut trastea.

Alarma eta guzti, seguru.

- Inor ahaleginduko balitz gela honetako atea irekitzen, aparailuak alarma joko luke, nire behatzetako arrasto daktilarrei bakarrik erantzuteko programatua bait dago.

- Ba al dakizu nire tripa barrena ere alarmaka hasia zaidala, eta horrela hasitakoan ez lukeela munduko programa hoberenak ere baretuko?.

Ordenagailuez beteriko gela utzi eta hango ate akorazatua baino haundiago bat seinalatu zion erreberentzia txiki batez: - Aurrera!.

Brraamm! ireki zen fortaleza baterako ere haundiegitzat jo daitekeen ate akorazatua, flaaash! biztu ziren sabaitik zintzilik zeuden hamar bat kristalezko lanpara haundiak, krraakk! makurtu ziren bost neskameren eta bi morroiren gerriak miss Rosa haien aurrera iritsi zenean, eta ooo! borobildu zen behin eta berriro Madame Kontxexiren ahoa.